Skip to main content

Iraolagoitia,
20 urte baina gehiagoko esperientzia leku aldaketetan

mudantza-enpresa-euskadin

Pisu, bulego, enpresen leku aldatzea
Etxebizitzen hondakinak kentzea.
Altzariak desmuntatzea, paketatzea, garraiatzea eta muntatzea.

Mudanzas Iraolagaoitian 20 urte baino gehiago daramagu Gipuzkoako etxe-aldaketetako enpresen artean, Euskal Herri osoan eskaintzen dugularik gure leku-aldaketa zerbitzua.

Profesionalez osatutako enpresa bat gara, etxe-aldaketetarako egokitutako ibilgailu propioak ditugularik. Etxe-aldaketaren kudeaketa integrala egiten dugu. Nahi izan ezkero, gu geu arduratuko gara altzariak desmuntatu eta muntatzeaz, ezek kalterik jasan ez dezan, guztia, behar bezala babestuz. Era guztietako joan-etorriak egiteko hainbat neurritako ibilgailu-flota dugu.

Zure altzari eta tresnak etxe edo leku berrira eraman aurretik nonbait grde behar badituzu, altzari-gordeleku zerbitzua ere eskaintzen dugu.

Garabi jasotzaile bat ere badugu, goiko solairuetara iristeko eta eraikin askotan izan ohi ditugun zailtasun fisikoak gainditzeko, horrela altzariak leiho edo terrazetatik atera ahal izaten dira.

Mudantza zerbitzua Euskal Herrian

Egindako etxe-aldaketen irudi batzuk. Beraietan, pisu altuenetara edo iristeko zailenetara gure garabi jasotzailearekin nola iristen garen ikus daiteke.